ANBULANTZIAK: Gaur egun, enpresako ibilgailu-flota garraio Ez Asistentzialerako eta Oinarrizko Bizi Euskarrirako anbulantziek osatzen dute

Instalatutako telekomunikazio teknologiak

Tetra

Anbulantzietan jarritako teknologiak eta satelite bidezko lokalizazio (GPS) aparatuek, enpresako Koordinazio Zentruko zerbitzu kudeaketa eraginkorra bermatzen dute.

Gainera, anbulantziek TETRA izeneko irrati bidezko telekomunikazio teknologia sistema berri bat dute. Honek, konponbide aurreratu, seguru eta fidagarrietara zuzendutako teknologia digitalaren abantailak gehitzen ditu eta, lokalizazio eta mezularitza zerbitzuak enpresako Koordinazio Zentruarekin bateratzen ditu.

TETRA azken belaunaldiko sare bat da eta erabiltzaileentzako kudeaketa eta antolaketa autonomia osoa bermatzen duen eredu batean oinarrituta dago. Erabiltzaileen artean, adibidez, Udaltzaingoa, Suhiltzaileak, Ertzaintza, Osasun Zerbitzuak, etab. aurki ditzakegu. Sare hau, hondamendiak edota biktima anizkunen gertakariak daudenean, emergentzia zerbitzu desberdinen arteko koordinazio eraginkorra bermatzeko diseinatuta dago.

Anbulantziek duten zerbitzu teknologiko honen enpresa hornitzaiteak ITELAZPI eta GTS-THAUMAT XXI, S.A. dira.

Itelazpi

Thaumat