BERRIAK

17

Eka

2013

EASO POLITEKNIKOARI OINARRIZKO BIZI EUSKARRI ANBULANTZIAREN EMATE EKITALDIA ETA ZIURTAGIRIEN EMANALDIA

Aurreko asteazkenean, 2013ko ekainaren 12an, Ambulancias Maiz-ek Easo Politeknikoari emandako Oinarrizko Bizi Euskarri motako anbulantziaren ekitaldia izan zen. Bertan, Easo Politeknikoak Osasun Garraioko Prestakuntza Profesionalaren ziurtagiriak banatu zituen plan honetako moduloetan ikasten aritu ziren langile/ikasleei.

Ekitaldia, Ambulancias Maiz-en Mercedes Sprinter motako Oinarrizko Bizi Euskarri anbulantziaren ematearekin hasi zen. Easo Politeknikoa, Osasun Larrialdi Garraioetarako Lanbide Heziketa eta Osasun Garraioko Prestakuntza Profesionala irakasten duen zentroa da. Ekitaldia Easo Politeknikoan ospatu zen eta bertan, zentroko arduradunak eta Ambulancias Maiz-eko ordezkari eta arduradunak izan ziren.

Easo Politeknikoaren ospakizun aretoan izan zen prestakuntza moduluetako ziurtagirien banatze-ekitaldia eta bertan, Easo Politeknikoak eskeinitako Prestakuntza Profesionaleko prozesu honetan murgilduta dauden Ambulancias Gipuzkoako langileak, Gipuzkoako Emergentzietako langileak eta Ambulancias Maizeko langileak izan ziren.

http://www.easo.hezkuntza.net/web/guest/actualidad/noticias/visualizador?p_p_id=KAIOAContenido_WAR_w24mContenidoWAR&p_p_lifecycle=1&p_p_state=normal&_KAIOAContenido_WAR_w24mContenidoWAR_idArticulo=2127537&_KAIOAContenido_WAR_w24mContenidoWAR_idPlantilla=NOTICIA_DETALLE