BERRIAK

13

Ots

2014

AMBULANCIAS MAIZ-ek "BIKAIN" EUSKARAREN KALITATE ZIURTAGIRIA LORTU DU

2013ko Abenduaren 17an, Ambulancias Maiz-ek "Bikain" Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu zuen.

2013ko Abenduaren 17an, BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagirien banaketa ekitaldia izan zen Bilboko EITB aretoan. Ziurtagirien banaketa Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik izan zen.

BIKAIN ziurtagirien 6.edizio honetan, Ambulancias Maiz-ek parte hartu du sektore ezberdinetako beste 35 erakunderekin batera. 300 pertsonatik gora elkartu ziren ekitaldi honetan eta Iñigo Urkullu Lehendakariarekin batera, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan ziren, enpresa munduko ordezkariekin batera.

Ebaluatzaile Kluba osatzen duten 400 pertsonetatik 112 pertsonek parte hartu dute 2013ko ebaluazio prozesuan.

Ambulancias Maiz-etik eskerrak eman nahi dizkiegu gure erakundea osatzen duten profesional guztiei, hauen esfortzu eta konpromezu sendoaren islada da eguneroko lanean kalitatezko zerbitzua euskaraz ere ematearen aukera.

http://www.habe.euskadi.net/s23-4728/eu/contenidos/noticia/bikain_2013/eu_berria/berria.html