BERRIAK

12

Mar

2014

ZINTZILIBIKE STARTINNOVA 2. EDIZIOKO IRABAZLEA

Zintzilibike, Easo Politeknikoko 5 ikasleez sortutako taldea eta Ambulancias Maizek babestutakoa, Startinnovako 2. edizioko irabazleak izan dira.

Startinnova-ko bigarren edizioa arrakastaz isten da edizio honetako finalisten proiektuen defentsarekin. Bigarren edizio honetan, Gipuzkoako 21 zentro ezberdinetako 550 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute aurkeztutako proiektuekin jarrera ekintzaileak eraikitzeko asmoz.

Pasa den Otsailaren 26an, Gipuzkoako UPV-EHU kanpusean Startinnova finaleko ekitaldia ospatu zen. Bertan, 5 talde finalistek aurkeztutako proiektu ekintzaileen defentsak egin zituzten negozio ideien balorazioan adituak diren profesionalez osaturiko epaimahai baten aurrean. 18 urte baino gehiagoko kategoriko finalistak honako hauek izan ziren: Meka 1 eta Meka 4 (Elgoibar), En 1 ti-ta AEGkoak (Donostia), Zintzilbike Easo Politeknikokoak (Donostia) eta Atalaya Inmakulada Ikastolakoak (Tolosa). Epaimahaia honako hauek osatu zuten: Marisa Arriola, Bicberrilan-ko Zuzendaria; Pili Díez, Cultura Emprendedorako dinamizatzailea eta Ikasenpresako koordinatzailea; Itziar Azkue, Praktika eta Kanpo Harremanen EUEko Zuzendariordea; Iñigo Kortabitarte, Diario Vascoko Garapen eta Berrikuntzako Zuzendaria eta Josean Rodríguez, IKT ekintzailetzako kudeatzailea eta ADEGIko Ekintzaile Foroko dinamizatzailea.

5 talde finalistetatik, Easo Politeknikoko Zintzilibike taldeak irabazi zuen lehen saria bizikletak espazio txikietan gordetzeko soluzioaren proiektuagaitik. Taldea Beñat Aizpurua Velascok, Xabier Arenal Echevestek, Mikel Garate Fernándezek, Iñigo Garín Torresek eta Alex Ibáñez Salaverríak osatzen dute. Zintzilibike taldeak irabazitako lehen postuko sari hau, José Manuel Maiz Olloquieguik, Ambulancias Maiz-eko Administrariaren eskutik banatu zen.

Ambulancias Maiz-etik gure zorionik beroena eman nahi diegu alde batetik, Startinnovan parte hartu duten talde guztiei eta Zintzilibike taldeari eta beste alde batetik, eguneroko lanean jarrera ekintzaileak eraikitzeko gure gazteei trebakuntza eta laguntza ematen dieten Zentro guztiei.