ANBULANTZIAK

OINARRIZKO BIZI EUSKARRIA

Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantziak osasun asistentzia teknikoa garraioan emateko egokituak daude. Hots, larrialdi egoeran dauden pazienteen egonkortzea eta osasun asistentzia garraioan emateko prestatuak dauden lehen sorospen unitateak dira.

Anbulantzia hauek (O.B.E.) Osasun Garraio Gaitasuna duen teknikari eta prestakuntza berdina duen gidari batez osatuak daude. Zerbitzuaren ezaugarriak eta medikuaren agindua kontuan izanik, erizain batez eta Osasun Garraio Gaitasuna duen gidari batez ere osatuak egon daitezke.

Osasun material hornikuntzari dagokionez, pazienteari ematen zaion zerbitzuaren arreta eta erabateko kalitatea bermatzeko, anbulantzia material suntsikor, inmobilizazio eta mobilizazio material, mota desberdinetako osasun material eta elektromedikuntza gailuez hornitua dago.

Telekomunikazio teknologia sistema

Tetra

Anbulantzietan jarritako teknologiak eta satelite bidezko lokalizazio (GPS) aparatuek, enpresako Koordinazio Zentruko zerbitzu kudeaketa eraginkorra bermatzen dute.

Gainera, anbulantziek TETRA izeneko irrati bidezko telekomunikazio teknologia sistema berri bat dute. Honek, konponbide aurreratu, seguru eta fidagarrietara zuzendutako teknologia digitalaren abantailak gehitzen ditu eta, lokalizazio eta mezularitza zerbitzuak enpresako Koordinazio Zentruarekin bateratzen ditu.

TETRA azken belaunaldiko sare bat da eta erabiltzaileentzako kudeaketa eta antolaketa autonomia osoa bermatzen duen eredu batean oinarrituta dago. Erabiltzaileen artean, adibidez, Udaltzaingoa, Suhiltzaileak, Ertzaintza, Osasun Zerbitzuak, etab. aurki ditzakegu. Sare hau, hondamendiak edota biktima anizkunen gertakariak daudenean, emergentzia zerbitzu desberdinen arteko koordinazio eraginkorra bermatzeko diseinatuta dago.

Anbulantziek duten zerbitzu teknologiko honen enpresa hornitzaiteak ITELAZPI eta GTS-THAUMAT XXI, S.A. dira.

Itelazpi

Thaumat